Hemen zaude:

‘EROSKETAK DEBAGOIENEAN EGIN!’

2013/11/22

Udazken-negura eta, bereziki, Gabonetara begira, erosketak Debagoieneko herrietan egitera animatzeko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu dute Debagoienean Debagoieneko dendarien elkarteek (Ibai-Arte, Bedelkar, Aretxarte eta Txanda), Goiena Komunikazio Taldeak eta Debagoieneko Mankomunitateak bultzatuta.

fot2

Ardia, ez ohiko habitatetan

Kanpainaren leloa izango da Erosketak Debagoienean egin! Eta, hori azaltzeko, erabiliko da ardi bat. Ardi hori agertuko da hiru habitat ez ohikotan, hau da, ardi bat inoiz agertuko edo egongo ez den hiru tokitan. Hain justu ere: basamortuan, Ipar Poloan izebergen artean eta Karibeko hondartza paradisuzko batean. Eta irudi horiekin batera, esaldia: Ez zaitez galdu! Eta, horren gainetik, leloa: Erosketak Debagoienean egin!

fot3Honen helburua jendearen artean kontraesanak sortzea eta kontzientzia piztea da. Adieraziz, erosketak egiteko gune naturala, onena edo egokiena, Debagoiena edo norbere toki gertukoena dela.

Iragarkiak eta pegatinak

Sentsibilizazio kanpaina hau gauzatuko da, bereziki, Goienako hedabideen bitartez zabalduko diren iragarkien eta Debagoieneko establezimenduetan jarriko diren pegatinen bitartez.

Denda, taberna, jatetxe eta bestelako saltokietan, guztira, 2.000 pegatina jarriko dira kanpaina gogorarazteko, eta bertan agertuko da ardia, poz aurpegiarekin erosketa poltsekin, eta leloa: Erosketak Debagoienean egin!

fot4

Iragarkietarako erabiliko dira marrazkiak; eta spotak egiteko, animazioa. Aste honetan bertan hasiko gara iragarkiak jartzen eta aurki banatuko dira pegatinak herririk herri. 2014ko urtarrilaren 6ra arte egongo da kanpaina martxan Goienako hedabideetan.

2.000 euro saritan

Honez gain, kanpainarekin bat eginez, denboraldi honetan eta, bereziki, Gabonetara begira, erosketak Debagoieneko komertzioetan-eta egin daitezela bultzatzeko, Debagoieneko lau dendari elkarteek, Ibai-Artek (Arrasate), Bedelkarrek (Bergara), Txandak (Oñati) eta Aretxartek (Aretxabaleta), 2.000 euro banatuko dituzte saritan.

Sari bakarra izan beharrean, sari asko jarri nahi izan dira eta 100 izango dira, guztira. Hain justu ere, 20 euroko 100 erosketa bono, Debagoieneko lau dendari elkarte horietako bazkide diren establezimenduetan gastatzeko.

Honela banatuko dira sariak:

  • Arrasaten, Ibai-arteko dendetan: 40 sari.
  • Bergaran, Bedelkarreko dendetan: 27 sari.
  • Oñatin, Txandako dendetan: 21 sari.
  • Aretxabaletan, Aretxarteko dendetan: 12 sari.

Erosketak egiterakoan banatuko zaizkie txartelak bezeroei. Euren izen-abizenak eta telefonoak jarri eta establezimenduan bertan kokatutako kutxetan sartu beharko dituzte txartelak.

Abenduaren 2an hasi eta urtarrilaren 6ra arte banatuko dira txartelak.

Sarien zozketak, bestalde, urtarrilaren 7an egingo dute dendariek eta Goienako hedabideetan jakinaraziko dira irabazleen izenak, ondoren.

Martxoaren 31ra arte erabili ahal izango dira 20 euroko erosketa-bono horiek.

fot2

fot2