Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • 30 Bazkari edo afariren zozketa Ibai-Arte Txartelarekin

30 Bazkari edo afariren zozketa Ibai-Arte Txartelarekin

2010/07/01

Uztailak 1etik 31ra 30 bazkari edo afari zozketatuko dira erosketak egiteko Ibai-Arte Txartela erbailtzen dutenen artean.

Uztailak 1etik 31ra Ibai-Arte Txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroen artean 30 bazkari edo afari zozketatuko dira. Joan den urtean egindako ekimen berbera egingo da aurten ere, orduan izandako harrera ona errepikatzeko asmoz, beti bezala, sariak, erosketak egiteko momentuan bertan aterako dira datafonotik. Sarituek, bazkari edo afariak aldez aurretik erreserbatuko egin beharko dituzte eta irailak 30 arte izango dute hori egiteko epea, honako jatetxe hauetan:

  • Hilarion
  • Hotel Santa Ana
  • Arteaga Landetxea
  • Lukas
  • Txoko

Urte osoko plangintzari jarraituz honen ondotik abuztuan ez da promoziorik izango baina Ibai-Arte Txartelarekin erosketak egitean puntuak biltzen jarrai dezakete bezeroek, ondoren Ibai-Arte Txartelaren Puntu eta Oparien Gidan agertzen diren produktuengatik trukatzeko.