Hemen zaude:

%5erarteko deskontuak

2016/03/08

Dakizuen bezala, habian da Arrasate txartelaren fidelizazio sistema berria. Informazio guztia....

2016ko martxoaren 1etik aurrera, “Arrasate Txartela”-k bezeroen fidelizazio sistema aldatu du. Dakizuen moduan, Ibai Artek fidelizazio txartel bat du, “Arrasate  Txartela” bezala ezagutzen dena, eta Arrasatear askoren eskuetara iritsi dena dagoeneko.

Hau dela eta, martxotik aurrera, sistema aldatu egin da erabat. Orain arte puntuak pilatzen ziren erosketak egiterakoan, eta 200 puntu lortzerakoan, erosketa baleengatik trukatu zitezkeen puntu hauek. Baina Rural Kutxak azpiegitura informatiko bat garatu du bezeroak fidelizatzeko bide berritzaile bat eskainiz eta Ibai – Artek  aukera hau aprobetxatu nahi izan du bere bezero fidelenei abantailak eskaintzeko. Horrela, elkarteko 60 establezimenduk baino gehiagok deskontu bidezko fidelizazio sistema berri bat jarri dute martxan.

Sistema honen bidez, bezero batek “Arrasate Txartela”-rekin denda batean erosketa bat egitean, deskontu zehatz bat gordetzen zaio denda berean Arrasate Txartelarekin egiten duen hurrengo erosketarako. Erosketa ticketa gorde beharrik gabe, txartelean bertan erregistratuta gelditzen da jasotako deskontua. Denda batean lortutako deskontua, denda berean erabili beharko da. Aldi berean, bezero batek denda desberdinetarako deskontuak izan ditzake.

Denda ezberdin ugarik hartuko dutenez parte eta guztiek ezin dutenez deskontu bera egin, aplikaturiko ehunekoa sektoreak duen errotazio eta marjinaren arabera egokitu da. Sektore bereko dendek portzentaje berdina dute, elkarren arteko lehia ekidinez. Horrela, honako multzoak banatu dira:

- Elikadura, inprimategia, gasolindegia eta beste batzuk: %2
- Lurrindegiak, ilerako produktuak, belar-dendak, altzariak, etxetresna elektrikoak, kirol-dendak, burdindegia-etxea, jolas-denda, ile-apaindegiak: %3
- Ostalaritza: %4
- Moda, zapata-dendak, mertzeria-lentzeria, bitxitegiak, osagarriak, paper-denda, estetika zentroak, optikak, paper-denda eta loradendak: %5

Denda parte hartzaileak eta bakoitzak egingo duen deskontua identifikatzeko, horrelako pegatinak itsatsiko dira erakusleihoetan.

hemenBeraz, txartelaren ohiko erabiltzaileak saritzen dituen sistema da, Arrasatearrak erosketak herrian bertan egitera animatu nahi dituena.

Aipatu beharra dago, fideltasun sistema hau bateragarria dela Elkarteak egiten dituen gainontzeko dinamizazio kanpainekin, baita ere txartelarekin egin ohi diren promozioekin.