Hemen zaude:
 

Albisteak

Ibai-Artek zozketatutako zine sarrerek apirilak 30 arteko balioa dute

2010/04/15

Gaizki ulertu baten ondorioz, joan den asteburuan zinera Ibai-Artek zozketatutako sarrerekin joan nahi izan zutenek ezin izan zituzten erabili. Arazoa konponduta, apirilak 30 arteko epea izango dute sarituek zinera joateko.

Aurpegiko garbiketa egiten.

Ibai-Artek zaintzen zaitu

2010/03/31

Ibai-Artek datorren apirilak 6tik maiatzak 22ra 84 tratamendu estetiko zozketatuko ditu erosketak egiteko Ibai-Arte Txartela erabiltzen duten bezeroen artean

Ardo ondua pintxo batekin.

Ardo Birak eskaintza zabalduko du Aste Santutik aurrera

2010/03/31

Arrasate Bizirik Ibai-Arteko ostalarien plataformak orain arte ostegunetan zuen eskaintza, ardo ondua eta tapa euro batean, kaba eta garagardora zabalduko du datorren apirilak 8tik aurrera

Martxoan Ibai-Artek egunero 30 zine sarrera zozketatuko ditu

2010/03/01

Martxoan zehar Ibai-Arte Txartela beraien erosketak egiteko erabiltzen duten bezeroen artean egunero Amaia Antzokirako 30 zine sarrera zozketatuko dira.

Arrasate Bizirik plataformako kideak

Ardo Bira Haitiren alde, otsailak 27an

2010/02/25

Arrasate Bizirik ostalaritza plataformak eta Harreman GKE-ak antolatuta Ardo Bira berezia izango da datorren otsailak 27an, larunbata, Haitiren alde. Super BM, Erostegi, Bodegas Alcorta eta Amstelen laguntzarekin, barra bat jarriko dugu Biteri Plazan, non edari eta pintxoak salneurri berezietan eskainiko diren. Barra horretan jasotako diru guztia eta ekimenera atxikitako tabernetan kontsumitzen den ardo botila bakoitzeko euro bat, Haitiko hondamendian kaltetutakoentzat bideratuko da.

Arrasate Bidaiak-eko arduradunak, irabazlea, Arantxa Aranzabal Ibai-Arteko Lehendakaria eta Sugar dendako arduraduna.

Kanarietara bidaiaren zozketa

2010/02/03

Ibai-Arte Txartela erosketatan 2009ko ekaina eta abendua bitartean erabili zutenek Kanarietarako bidaia baten zozketan parte hartzeko aukera izan dute. Azkenik, 25.000 erosketaren artean egindako zozketaren irabazle Lidia Madinabeitia de la Maza arrasatearra suertatu da. Honek, Sugar dendan irailean egindako erosketa baten bitartez lortu du saria. Orain Arrasate Bidaiak-en eskutik Kanariar irletan aste beteko bidaiaz gozatu ahal izango du.

Merkemerkaua 2009ko edizioan

Merkemerkaua 2010

2010/01/26

Arrasateko Beherapen Azoka datorren otsailak 19tik 21era ospatuko da Arrasateko Uarkape pilotalekuan

Ibai-Arte txartela.

Sustapenekin jarraitzen du Ibai-Arte txartelak

2009/12/09

Ibai-Arte Txartelarekin lotutako azken hilabeteotako sustapenek bere horretan jarraitu dute. Hil bukaeran zozketatuko da azaroak 30 bitartean erosketak egiteko Ibai-Arte Txartela erabili dutenen artean, bi pertsonentzako astebeteko bidaia Kanarietara. Irabazlea Lidia Madinabeitia izan da eta astebete joango da Kanarietara Arrasate Bidaiak-eri esker. Erosketa opariek ere martxan jarraitzen dute. Hala, erosketak egitean Ibai-Arte Txartela erabiliz, 10 €, 20 € edo 50 €-ko oparia jaso dezakezu urtea amaitu bitartean.

Langile bat maskara, betaurreko eta kaskoarekin.

Lan arriskuen prebentziorako jardunaldia

2009/12/09

‘Lan Arriskuen Prebentzioa Merkataritza eta Zerbitzu Sektorean’ jardunaldia egin zen Debagoieneko Mankomunitatean, pasa den abenduaren 2an. Legedia bera eta profesionalen aukera eta betebeharrak aztertu zituen Jesus Mari Agirre Mankomunitateko Teknikariak.

Gabonetako argiak.

Gabonetako argiak

2009/12/09

Azken urteotako Gabon garaian egindakoari jarraiki, aurten ere Gabonetako argiekin apainduko ditu Ibai-Arte Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak bazkideen saltokiak. Gabon giroa herrian zabaltzeko eta irudi korporatibo bateratua eskaintzeko helburuarekin jartzen da martxan ekimen hori.

Gabonetako apaingarriak.

Gabonetako kanpainan zehar zerbitzu eta merkataritzak kontratazioaetarako laguntzak

2009/12/09

Eusko Jaurlaritzak, Gabonetako kanpainan, ostalaritza eta komertzioa sustatzeko sektore horretan egiten diren kontratazioak diruz laguntzeko kanpaina bat jarri du martxan. Baldintzak betetzen dituen kontratazio bakoitzeko 1.200 euroko dirulaguntza jasotzeko aukera dago. Informazio gehiagorako deitu 943 79 30 90 telefonora.

Errege Eguneko zozketa.

Ibai-Artek loteria banatzen du bere bezeroen artean

2009/12/09

Aurreko urteetan bezala, Ibai-Arteko denda eta establezimenduak ari dira urtarrilaren 5ean izango den Errege Eguneko ("Niño") loteriarako partizipazioak banatzen. Bezeroek 0,20 euroko partizipazioak jasoko dituzte erosketak egiterakoan. Gogoan izan aurreko bi urteetan Ibai-Arteren zenbakiek zortea izan dutela eta zenbaki saridunak izan direla. Espero dezagun, bada, zortearekin jarraitzea.