Hemen zaude:

Ardo Bira Haitiren alde, otsailak 27an

2010/02/25

Arrasate Bizirik ostalaritza plataformak eta Harreman GKE-ak antolatuta Ardo Bira berezia izango da datorren otsailak 27an, larunbata, Haitiren alde. Super BM, Erostegi, Bodegas Alcorta eta Amstelen laguntzarekin, barra bat jarriko dugu Biteri Plazan, non edari eta pintxoak salneurri berezietan eskainiko diren. Barra horretan jasotako diru guztia eta ekimenera atxikitako tabernetan kontsumitzen den ardo botila bakoitzeko euro bat, Haitiko hondamendian kaltetutakoentzat bideratuko da.

Arrasate Bizirik ostalaritzako plataformaren barruan bildutako establezimenduek, "Ardo Bira" berezi bat antolatu dute Haitiko hondamendian kaltetutakoentzat dirua biltzeko.

Arrasate Bizirik eta Harreman GKEa, larunbatean, otsailak 27, egingo den ekimen honetan elkarlanean arituko dira. Alde batetik, Biteri Plazan barra bat kokatuko da eta bertan 18:00etatik 21:00etara edari eta pintxoak prezio berezietan eskainiko dira. Leku berean puzgarriak izango dira umeek ere ondo pasatzeko aukera izan dezaten.

Beste alde batetik, Dublin, Hilarion, Hotel Mondragon, Iturriotz, Lorategi, Monte eta Zuk Nahi establezimenduek egun horretan "Ardo Bira" egingo dute, ostegunetan egin ohi den bezala eta irekitzen duten Alcorta ondua botila bakoitzeko helburu berbererako euro bat emango dute. Ekimenera, establezimendu hauetako zerbitzariak ere gehitu dira beraien eskupekoak emango dituztelarik.

Arrasate Bizirik plataformako kideak

Arrasate Bizirik plataformako kideak