Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Ardo Birak eskaintza zabalduko du Aste Santutik aurrera

Ardo Birak eskaintza zabalduko du Aste Santutik aurrera

2010/03/31

Arrasate Bizirik Ibai-Arteko ostalarien plataformak orain arte ostegunetan zuen eskaintza, ardo ondua eta tapa euro batean, kaba eta garagardora zabalduko du datorren apirilak 8tik aurrera

Urtebete luze darama Arrasate Bizirik, Ibai-Arteko ostalarien plataformak, martxan jarritako ostegunetako Ardo Birak indarrean eta datorren apirilak 8tik aurrera, orain arteko ardo ondua eta tapa euro batean eskaintza kaba eta garagardora zabalduko dute.

Ostegunetan 18:00etatik 21:00etara izaten da eskaintza baina hemendik aurrera Amstel garagardoa egun osoan zehar izango da euro bateko salneurrian eta iluntzean orain artekoari Marqués de Sentmenat kaba ere gehituko zaio.

Ekimen arrakastatsua dela zalantzarik ez dago dagoeneko baina berrikuntza hauekin oraindik eta jende gehiago Arrasateko kaleak ostegun iluntzetan biziberritzera animatuko dela pentsatzeko da.

Gogorarazi bestalde, apirilak 1ean ez dela eskaintzarik izango, Aste Santua delako.

Ardo ondua pintxo batekin.

Ardo ondua pintxo batekin.