Hemen zaude:

ARRASATE, MUSEOA ZABALIK

2012/09/03

IBILBIDE KULTURALEN ZOZKETA!!

Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteko promozioekin jarraituz eta berritasun gisa, iraila osoan zehar bi pertsonentzako ibilbide kulturalak zozketatuko dira Ibai-Arteko establezimenduetan erosketak txartelarekin egiten dituzten bezero guztien artean.

 

Bezeroak momentuan bertan jakingo du saritua izan den edo ez, erosketa tiketan “IBILBIDE KULTURALA” mezua agertuko baita.

 

Bisitak urriko eta azaroko larunbatetan burutuko dira, izen emateen arabera eta guztira 40 ibilbide kultural bikoitz banatuko dira. Bezero sarituek 943 79 30 90 (Aitziber edo Ane) telefonora deitu beharko dute bisita adosteko.

 

Promozio berritzaile honekin Ibai-Artek Arrasateko Alde Zaharreko ondare historikoa ezagutaraztea nahi du, denontzako ezezagunak diren bitxikeria eta istorioen bitartez, Arrasate zabalik dagoen museoa baita. Gainera, promozioa indartu nahian, bezeroen artean banatzeko triptikoak argitaratuko dira eta irabazleei banatuko zaizkien liburuxka adierazgarriak.

 

museoa

museoa