Usted está aquí:

ARRASATE TXARTELA ESKUAN ETA IBILI MUNDUAN!

30/06/2017

Bidali zure Arrasate Txartelaren selfieak whatsapp bidez 644 72 95 97-ra irailaren 15era arte eta irabazi 100€-ko sarietako bat.

Uztailaren 3tik aurrera “Arrasate Txartela eskuan eta ibili munduan!” selfie lehiaketa jarriko dugu habian.

 

Arrasate Txartela VISA denez eta munduko edozein txokotan erabili daitekeenez Selfien lehiaketa bat antolatu dugu irailaren 15era bitartean gure bezeroek Txartela erabiliz udan ere sariak irabazten jarrai dezaten.

 

Parte hartzeko  zure Arrasate Txartelaren selfie bat egin behar duzu munduan zehar eta whatsapp bidez 644 72 95 97-ra bidali. Jasotako selfie guztien artean 100 eurotako 2 erosketa txartel zozketatuko ditugu. Honez gain, jasotako selfie guztiak Ibai-Arteren Facebookean eta Instagramean jarriko ditugu ikusgai eta “atsegin dut” gehien jaso dituen selfieak ere saria izango du, 100 euroko beste erosketa txartel bat.


Informazio gehiagorako hemen dituzu lehiaketaren oinarriak.

 

Animatu parte hartzera eta zorte on!!