Usted está aquí:

ARRASATETIK AFARITAN

24/05/2017

Erosketak Arrasate txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean bi pertsonentzako 42 afari zozketatuko dira

Maiatzaren 25etik ekainaren 30era bitartean, Ibai-Artek bere bezeroen fideltasuna saritu nahi du bi pertsonentzako afariak oparituz. Afari hauek Ibai-Arteko jatetxe hauetan izango dira:

  • Arteaga Landetxea
  • Hilarion
  • Hotel Mondragon
  • Hotel Santa Ana
  • Lora
  • Sara Merenderue
  • Txoko 2

Erosketak Arrasate txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean bi pertsonentzako 42 afari zozketatuko dira. Sariak ausaz aterako dira eta bezeroak ordainketa egiten duen momentuan jakingo du saritua suertatu den edo ez, erosketako tiketean sariaren mezua aterako baitzaio.

Afari txartelak uztailaren 7an banatuko dira, 20:15etan Sebero Altube plazan, Portaloi parean. Saritutako baleak 2017ko irailaren 30a baino lehen trukatu beharko dira, eta beharrezkoa izango da jatetxean lekua aldez aurretik erreserbatzea.

Ez ahaztu zure Arrasate txartela etxean eta zorte on!

afari

afari