Hemen zaude:

Azaro musikala

2013/11/08

Azaroan zehar, larunbatero, AZARO MUSIKALA izeneko kanpainaren barruan Ibai-Artetik udalerriko kaleak animatuko dira.

Larunbatero, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, ekitaldiak eta/edo kontzertuak egongo dira herriko kaleak animatzeko. Programazioa…

        

Azaroak 9: Arrasate Musikaleko Big Band taldeak kalejira bat egingo du.

Azaroak 16: Arrasate Musikaleko hari-instrumentun talde desberdinak aterako dira kalera eta emanaldiak emango ditu herriko leku desberdinetan.

Azaroak 23: Arrasate Musikaleko Big Band taldeak kalejira bat egingo du.

Azaroak 30: Txorbela Otxotea arituko da kaleetan zehar.

 

Egun horiek (azaroaren 9, 16, 23 eta 30ean) aukera ona dira, bai arrasatear eta bai bisitarientzako, girorik onenean saltokietan egindako erosketez, ostalaritzaz eta zerbitzuez gozatzeko.

 

Arrasaten egingo dituzun erosketetan musika lagun izango duzu. Goza ezazu!!!