Hemen zaude:

BERTAKO PRODUKTUAK, ORTUTIK ZURE ETXERA

2013/08/30

Irailaren 1etik 20ra bitartean kontsumo taldeko baserritarrek baserriko produktu ekologikoz osatutako 100 otzara zozketatuko ditugu

 

Irailaren hirugarren astean Merkataritzaren Aste Berdea ospatzen da, eta ildo horretatik doa Ibai-Arte txartelarekin burutuko dugun hurrengo promozioa. Arrasateko Merkatariek ingurumenarekiko eta ekologiarekiko dugun konpromisoa oroitarazi nahi diegu gure bezeroei, hala nola bertako produktuak eta denboraldikoak kontsumitzeak duen garrantziaz kontzientziatzea. Horretarako, irailaren 1etik 20ra bitartean kontsumo taldeko baserritarrek baserriko produktu ekologikoz osatutako 100 otzara zozketatuko ditugu erosketak Ibai-Arte txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean.

 

Saskiak ondorengo baserritarren produktuekin osatuko dira:

-         Rakel Perez de Arenaza

-         Gaizka Olabarrieta

-         Asier Agirre

 

Sariak ausaz aterako dira eta bezeroak ordainketa egiten duen momentuan jakingo du saritua suertatu den.

 

Otzarak irailaren 21ean banatuko dira, eguerdiko 13:15etan Seber Altube Plazan. Goiz horretan, otzarak plazan bertan egongo dira erakusgai. Egun berean jasotzen ez diren otzarak elikagaien bankurako emango dira.

cestas eco

cestas eco