Hemen zaude:

BLACK FRIDAY

2016/11/24

BLACK FRIDAY ARRASATEN, SALTOKIEK PROMOZIO ETA DESKONTU HANDIAK EGINGO DITUZTE

Bariku honetan izango da Black Friday izeneko eguna eta aurten ere ospatuko dute Ibai-Arteko  saltoki askok.

AEBetan hasi zen Black Friday ekimena, Gabonetako erosketei hasiera emateko eta Euskal Herriko merkataritzan indarra hartzen ari da. Egun honetan, erosketetan hile tristea izan ohi den azaroko azken barikuan, erosketak gora egitea lortzen da. Iaz egin zen lehenengoz Arrasateko Black Friday bateratua eta izan zituen emaitzak ikusita aurten errepikatzea erabaki dute merkatariek.

Deneriko dendak batu dira ekitaldira eta saltoki parte-hartzaileek promozio eta deskontu handiak egingo dituzte salgai dituzten produktuetan. Ekimenean parte hartzen duten saltokiek kartel eta puxikak jarriko dituzte beraien saltokietan gainontzekoengatik bereizteko.

Kanpainara atxikitako saltokiak:

 

zerrenda


Aprobetxatu eta pasa zaitez saltokietatik!


 

 

cartel

cartel