Hemen zaude:

DIRU ZAPARRADA!!

2016/10/14

Urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean diru zaparrada jausiko da erosketak Arrasate txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean.

Urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean, Ibai-Artek bere bezeroen fideltasuna saritu nahi du edozein saltokitan trukatzeko erosketa-txartelak oparituz.

10€-tik gorako erosketak Arrasate txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean 50 euroko erosketa txartelak zozketatuko dira. Sariak ausaz aterako dira eta bezeroak ordainketa egiten duen momentuan jakingo du saritua suertatu den edo ez, erosketako ticketean honako mezua aterako baitzaio: “SARIA: 50 € EROSKETA TXARTELA”. Oraingoan nahitaezkoa izango da saria sari-banaketan jasotzea eta erosketa txartelak abenduaren 17an iraungiko dira.

Sari banaketa azaroaren 19an egingo da eguerdiko 13:30etan Seber Altube Plazan.

zaparrada

zaparrada