Hemen zaude:

Dirua barra barra Ibai-Arte Txartelarekin

2010/10/04

Urriak 1etik azaroak 30era 4.000 € banatuko ditu Ibai-Artek erosketa txekeetan

Ibai-Arte Txartelaren ekimenek aurrera jarraitzen dute, azken hilabetean 3 €ko kontsumizioak zozketatu dira eta datorren urriak 1etik azaroak 30era 4.000 € banatuko ditu erosketak egiteko Ibai-Arte Txartela erabiltzen dutenen artean, guztira 10 €-ko 400 sari banatuko direlarik. Erosketak egiteko momentuan jakingo du bezeroak saritua suertatu den ala ez, datafonotik ateratzen den papertxoan agertuko baita. Horren ondotik, saritua suertatuz gero Rural Kutxara jo beharko du 10 €-ko bere opari txekea jasotzera eta Ibai-Arteko edozein saltokitan erabili ahal izango abenduak 31 aurretik, erosketa egiterakoan 10 €-ko deskontu hori egingo diotelarik.

 

Honenbestez, urteko azken aurreko kanpaina izango denari hasiera ematen zaio, urtea amaitu aurretik, abenduan hain zuzen ere, gabonetako 50 saski zozketatuko baitira.

 

Dirua barra barra

Dirua barra barra