Hemen zaude:

Edariak Ibai-Arteren kontura

2010/05/21

Maiatzak 24tik aurrera Ibai-Arte Txartelarekin lotutako promozio berria hasiko da.

Bihar, maiatzak 22, amaitzen da tratamendu estetikoak zozketatzen dituen Ibai-Arte Txartelaren promozioa. Baina urte osoko plangintzari jarraituz, datorren astelehenean hasiko da hurrengoa, bi zatitan banatuta.

Maiatzak 24tik ekainak 5era, Arrasateko Rugby Taldeak ekainaren 3tik 5era antolatzen duen Garagardoaren Azokan kontsumitzeko 500 txartel zozketatuko dira, txartel bakoitzak garagardo baterako eskubidea emango du eta beti bezala sariak datafonotik bertatik aterako dira erosketa egiteko momentuan.

Promozio honen bigarren zatia, ekainak 7tik 12ra bitartean izango da, hemen, Mondragon C.F.-ek ekainaren 12an antolatzen duen Ardo eta Gazta egunean kontsumitzeko 2.000 txartel zozketatuko dira eta sariak datafonotik aterako dira erosketa egiteko momentuan. Era berean, Ibai-Arte Txartela proiektuan sartuta ez dauden Ibai-Arteko saltokiak Ardo eta Gazta Egunerako txartelak banatuko dituzte beraien bezeroen artean.

Garagardoa zerbitzatzen.

Garagardoa zerbitzatzen.