Hemen zaude:

EROSKETAK DEBAGOIENEAN EGIN!

2013/12/02

20 euroko 100 erosketa baleren zozketa egingo dugu Debagoieneko elkarteetako kide diren saltokietan trukatzeko.

2.000 euro saritan

Erosketak Debagoieneko komertzioetan-eta egin daitezela bultzatzeko, Debagoieneko lau dendari elkarteek, Ibai-Artek (Arrasate), Bedelkarrek (Bergara), Txandak (Oñati) eta Aretxartek (Aretxabaleta), 2.000 euro banatuko dituzte saritan.

Sari bakarra izan beharrean, sari asko jarri nahi izan dira eta 100 izango dira, guztira. Hain justu ere, 20 euroko 100 erosketa bono, Debagoieneko lau dendari elkarte horietako bazkide diren establezimenduetan gastatzeko.

Honela banatuko dira sariak:

  • Arrasaten, Ibai-arteko dendetan: 40 sari.
  • Bergaran, Bedelkarreko dendetan: 27 sari.
  • Oñatin, Txandako dendetan: 21 sari.
  • Aretxabaletan, Aretxarteko dendetan: 12 sari.

Erosketak egiterakoan banatuko zaizkie txartelak bezeroei. Euren izen-abizenak eta telefonoak jarri eta establezimenduan bertan kokatutako kutxetan sartu beharko dituzte txartelak.

Abenduaren 2an hasi eta urtarrilaren 6ra arte banatuko dira txartelak.

Sarien zozketak, bestalde, urtarrilaren 7an egingo dute dendariek eta Goienako hedabideetan jakinaraziko dira irabazleen izenak, ondoren.

Martxoaren 31ra arte erabili ahal izango dira 20 euroko erosketa-bono horiek.