Hemen zaude:

Erosketetarako 100 orga zozketatzen ditugu!

2011/09/06

Merkataritza Berdearen Asteari begira Ibai-Artek erosketetarako 100 orga zozketatzen ditu

Aurten, Ibai-Artek, Merkataritza Berdearen III. astea antolatu du, datorren irailaren 16tik 24ra ospatuko dena. Aurreko urteetan lortutako arrakasta errepikatu nahian eta merkatari eta zerbitzuek ingurugiroarekiko eta jasangarritasunarekiko dugun konpromisua berretsiz, programa zabal bat antolatu dugu.
Merkataritza Berdearen Astean murgiltzen joateko, irailak 16 bitartean, erosketetarako 100 orga zozketatuko ditugu Ibai-Arteko kide garen edozein saltokitan erosketak eginez gero. Ondoren, irailaren 24an sari banaketa ospatuko dugu Seber Altube Plazan. Astebete lehenago, irabazleen zerrenda publikatuko dugu, web orrian, facebooken eta elkartekide diren saltokietan.
Zorte on!