Hemen zaude:

GABONAK HEMEN DIRA

2015/12/01

Iritzi dira Gabonak eta Ibai-Artek, urteko dinamika jarraituz, garai zoriontsu eta berezi hau ere bere bezeroekin ospatu nahi du hainbat ekimenekin, besteak beste, argiztapenarekin, apaingarriekin, erregetako loteriarekin, haur eta gazteen parkearekin, Gabonetako 100 otzaren zozketarekin, cavarekin, etab.

Iritzi dira Gabonak eta Ibai-Artek, urteko dinamika jarraituz, garai zoriontsu eta berezi hau ere bere bezeroekin ospatu nahi du hainbat ekimenekin. 

Alde batetik, udalerria girotu eta Gabon giroa emate aldera kaleak argiztatu ditu Gabonetako argidun bola eta errezelekin saltoki, fatxada, balkoi, etab. apainduz. Bestalde, Ibai-Arteko lorontziak ere pazko loreekin eta zinta gorriekin apainduko dira Gabon giroarekin bat egiteko.

Horrez gain, beste behin ere Ibai-Arteko kide diren saltokietan edozein erosketa egiten dituzten bezeroen artean Erregeetako loteria-txartelak oparituko dira. Aurtengo zenbakia 89.168 da.

loteriaHalaber, edade guztietako haur eta gazteek Gabon garaiko egun hauetan Arrasaten disfrutatzeko helburuz, haur eta gazteentzako animazioa jarriko da Abenduaren 12 eta 19an, larunbatetan, eguerdiko 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara Biteri Plazan. Egun bakoitzean atrakzio desberdinez gozatu ahalko dute etxeko ume eta gaztetxoek, besteak beste, tobogan motako puzgarriez; salto egiteko beste puzgarriez; WIPE OUT proba desberdinez: enbor eroak, titanen borroka, pendulua, argi ibili eta salto egin zirkuitua eta bola eroak; etab.

parkeaEta txartelaren promozioaz jarraituz, abenduaren 19a bitartean, Gabon garaietako kalitatezko produktuez osatutako 100 otzara zozketatzen jarraituko da Arrasateko txartelarekin elkarteko bazkide diren saltokietan egindako erosketa guztien artean. Otzarek duten edukia ondorengoa da:

 Cava “CODORNIU CLÁSICO Brut Nature” 2 botila

“Viña Eguia” Arabar Errioxako ardo onduaren 2 botila

“René Barbier Petillan” ardo gorri pindartsuaren botila

“Albéniz” ardi-gazta helduaren 2 zati kutxatilan

“IBEDUL” txorizo ezkur- iberiar bat 

“IBEDUL” saltxitxoi ezkur-iberiar bat 

“Asensio” pikillo piper osoen lata bat

“Celorrio” zainzuri flasko bat

”Dole” Anana lata bat

“Celorrio” lehen klaseko fruten anfora pote bat

“Zubia” antzar mousse tarrina bat Armagnac-ek trufatua

Askotariko “Antiu Xixona” hiru turroi tableta

”Delaviuda” txokolate kurruskarizko turroi tableta bat

Txokolatezko turroiz beteriko “Antiu Xixona” gozoak

“La estepeña” hojaldre txikien kutxa

Askotariko “El Santo” Gabon goxokien kutxa

“La estepeña” txokolate belga eta banillako mokadu kutxa

Askotariko “La casa” bonboi kutxa bat

Otarre hauen banaketa abenduaren 19an egingo da eguerdiko 13:30tan Arrasateko Herriko Plaza Nagusian, dena den hauek goizeko lehen orduetatik egongo dira erakusgai plazan.

Zorte on!!

Gainera, iaz bezala,  urtea guztiontzako cava-rekin bukatuko du Ibai-Artek. Gabon Zahar egunean, hau da Abenduaren 31an, urtea ongi bukatzeko cava kopa batekin goxatu ahal izango dute bezeroek eguerdiko 12:00etatik aurrera Ibai-Arteko kide diren saltokietan.

Zorionak eta urte berri on!!