Hemen zaude:

GABONAK IBAI-ARTEREKIN

2013/12/09

Ibai-Artek, urtero bezala Gabonetako kanpainari ekin dio.

Gabonak jada hemen dira eta 2013. urtea amaitzear egonik, Ibai-Artek, urte osoan zehar egin duen bezala, garai zoriontsu eta berezi hau ere zurekin ospatu nahi du.

Aurten, beste behin, udalerria girotu eta Gabon giroa emate aldera kaleak argiztatu ditugu Gabonetako argidun bola eta errezelekin gure saltoki, fatxada, balkoi, etab. apainduz. Horrez gain, gure bazkide batzuek dauzkaten lorontziak Gabon giroarekin bat egiteko apaindu ditugu pazko loreekin.

a1

Gainera, azken urteetan izan duen harrera eta arrakasta ikusita, beste behin ere Ibai-Arteko kide diren saltokietan edozein erosketa egiten dituzten bezeroen artean Erregeetako loteria-txartelak oparituko ditugu. Aurtengo zenbakia 53.288 da.

a3

Aurten, berritasun bezala, ume eta gazteentzako animazioa aurkezten dugu Ibai-Artetik. Abenduaren 14 eta 28an, larunbatak, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara Biteri Plazan gozatu ahal izango da puzgarri; ohe elastiko; surf taula mekaniko, jumping-a; ping-pong, futbolin, partxis, xake, etab. bezalako joko ludiko; bideojoko; etab.-ekin. Ume eta gazteak ere egun hauetan goza dezakete Arrasaten. Honekin, edade guztietako haur eta gazteak Gabon garaiko egun hauetan Arrasaten disfrutatzea nahi da.

a4

Eta txartelaren promozioaz jarraituz, abenduaren 21a bitartean, Gabon garaietako kalitatezko produktuez osatutako 100 otzara zozketatzen jarraituko da Ibai-Arteko txartelarekin elkarteko bazkide diren saltokietan egindako erosketa guztien artean. Otzarek duten edukia ondorengoa da:

 

Cava “CODORNIU CLÁSICO Brut Nature” 2 botila

“Viña Eguia” 2007ko Arabar Errioxako ardo onduaren 2 botila

“René Barbier Petillan” ardo gorri pindartsuaren botila

“Albéniz” ardi-gazta helduaren 2 zati kutxatilan

“IBEDUL” txorizo ezkur- iberiar bat 

“IBEDUL” saltxitxoi ezkur-iberiar bat  

“Asensio” pikillo piper osoen lata bat

“Celorrio” zainzuri flasko bat

”Dole” Anana lata bat

“Celorrio” lehen klaseko fruten anfora pote bat

“Zubia” antzar gibel patearen lata bat

Askotariko “Antiu Xixona” hiru turroi tableta

”Delaviuda” txokolate kurruskarizko turroi tableta bat

“Soto Segura” mazapan kutxa bat

Askotariko “El Santo” Gabon goxokien bi kutxa

“Dulce Estepa” arbendola opil kutxa bat

“Lindt Lindor Cornet” bonboi kutxa bat

Otarre hauen banaketa abenduaren 21ean egingo da eguerdiko 13:15etan Arrasateko Herriko Plaza Nagusian, dena den hauek goizeko lehen orduetatik egongo dira erakusgai plazan.

Zorte on!!

a5

 

 

 

cartel

cartel