Hemen zaude:

Gabonetako kanpaina!

2011/12/01

Ibai-Artek, urtero bezala Gabonetako kanpainari ekin dio.

Gabonak hemen dira dagoeneko, urtea bukatzear dago eta Ibai-Artek bereziki ospatu nahi du.

Aurten, udalerria girotu eta Gabon puntu bat emateko helburuarekin, Gabonetako argidun bolekin apaindu ditugu gure saltokiak. Hau gutxi balitz, gabonetako kanpaina guztian zehar distira egingo duten argidun errezelekin ere apaindu ditugu gure zenbait saltokietako fatxadak.

Ibai-Arteko bazkide diren saltokietan erosketak Ibai-Arte txartelarekin ordaintzen dituen bezero orok izango du otzaretako bat irabazteko aukera. Bezeroak momentuan bertan jakingo du 100 irabazleetariko bat izan den. Gabonetako otzarak abenduaren 23an banatuko dira Herriko enparantza Nagusian eguerdiko 13:30etan.

Aurreko urteetan izan duen harrera ikusita, beste behin ere Ibai-Arteko kide diren saltokietan edozein erosketa egiten dituen bezeroen artean Erregeetako loteria-txartelak oparituko ditugu.