GABONETAKO KANPAINA
2011/12/22
Bihar, abenduak 23, 100 otzaren banaketa egingo da Herriko Plaza Nagusian eguerdiko 13:30etatik aurrera
Ibai-Artek, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak, abenduaren 1etik aurrera elkartekide diren saltokietan egindako erosketak Ibai-Arte txartelaz ordaindu dituzten bezeroen artean zozketatzen ari diren Gabonetako 100 otzara banatuko ditu datorren ostiralean, abenduak 23.
Gabonetako produktuez osatutako 100 otzara hauen banaketa abenduaren 23an eguerdiko 13:30etatik aurrera Herriko Plazan izan arren, hauek goizeko lehen orduetatik egongo dira erakusgai plazan.
Ibai-Artek, produktu desberdin askorekin osatutako 100 otzara hauen bitartez eskertu nahi izan du bezeroek herriko merkatariei eskainitako fidelizazioa 2011 urte honetan. Otarraren edukia honakoa da:
Cava “Codorniú Clásico Brut Nature” bi botila
“Viña Eguía” 2007ko Arabar Errioxako ardo onduaren bi botila
“René Barbier Petillan” ardo gorri pindartsuaren botila
“Albéniz” ardi-gazta helduaren 2 zati kutxatilan
“Jesús Marcos” Salamancako aparteko txorizo iberiar bat
“Jesús Marcos” Salamancako aparteko saltxitxoi iberiar bat
Pikillo piper osoen lata
Zainzuri-flaskoa
Lehen klaseko fruten anfora pote bat
Antxoaz beteriko oliben lata
Antzar gibel patearen lata
Turroi gogor tableta
Turroi bigun tableta
Txokolate kurruskarizko turroi tableta
Almendradun txokolatezko opila
Mazapan kaxa bat
Askotariko polboroi kaxa bat
Askotariko Gabon - gozoki kaxa bat
Azukre-almendra kaxa bat
Bonboi kaxa bat
Guzti hau Gabonetako apaindurez litografiatutako kartoizko kaxa batean.


