Hemen zaude:

GOZA EZAZU IBAI-ARTE DASTATZEKO MENUAZ!!

2014/02/14

Otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean bi pertsonentzako 42 afari zozketatuko dira erosketak egiteko Ibai-Arte Txartela erabiltzen duten bezeroen artean.

 

2014. urte honetan Ibai-Arte Txartelaren promozioei hasiera emateko, otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean bi pertsonentzako 42 afari zozketatuko dira erosketak egiteko Ibai-Arte Txartela erabiltzen duten bezeroen artean.

Aurten, berrikuntza bezala, irabazle guztiek Ibai-Arte dastatzeko menuaz gozatuko dute jatetxeetan.

Sariak ausaz aterako dira eta bezeroak ordainketa egiten duen momentuan jakingo du saritua suertatu den edo ez eta zein jatetxetan gozatu ahalko duen afariaz, erosketako tiketean mezua aterako baitzaio. Ondoren, sarituek egokitu zaien jatetxean bertan eman beharko dute zigilatutako tiketa afariaz gozatzeko.

Beharrezkoa izango da jatetxean lekua aldez aurretik erreserbatzea. Afariak kontsumitzeko epea maiatzaren 31an amaituko da eta honako jatetxeetan izango dira:

  • Arteaga Landetxea
  • Hama4
  • Hilarion
  • Hotel Mondragon
  • Hotel Santa Ana
  • Sara Merenderue


Ibai-Arte txartela erabili erosketak ordaintzerakoan eta on egin!

afari

afari