Hemen zaude:

HEMEN DA GABONETAKO 100 OTZAREN ZOZKETA!!

2015/11/22

Azaroaren 23tik abenduaren 18ra bitartean Ibai-Arten 100 Gabonetako otzara zozketatuko ditu erosketan Arrasate Txartelaz ordaintzen dituzten bezeroen artean

Laster Gabonak hemen dira eta Ibai-Artek urte osoan zehar egin duen bezala garai berezi hau ere zurekin ospatu nahi du.

Horretarako, azaroaren 23an Arrasate txartelaren urteko azken promozioari emango zaio hasiera, 100 otzaren zozketari hain zuzen ere. Beraz, azaroaren 23tik abenduaren 18ra bitartean, Arrasateko txartelarekin elkarteko bazkide diren saltokietan egindako erosketa guztien artean Gabon garaietako kalitatezko produktuez osatutako 100 otzara zozketatuko ditugu!! Momentuan bertan jakingo duzu otzararik tokatu zaizun edo ez.

Hona hemen sortek izango duten edukia:

 

Cava “CODORNIU CLÁSICO Brut Nature” 2 botila

“Viña Eguia” Arabar Errioxako ardo onduaren 2 botila

“René Barbier Petillan” ardo gorri pindartsuaren botila

“Albéniz” ardi-gazta helduaren 2 zati kutxatilan

“IBEDUL” txorizo ezkur- iberiar bat 

“IBEDUL” saltxitxoi ezkur-iberiar bat  

“Asensio” pikillo piper osoen lata bat

“Celorrio” zainzuri flasko bat

”Dole” Anana lata bat

“Celorrio” lehen klaseko fruten anfora pote bat

“Zubia” antzar mousse tarrina bat Armagnac-ek trufatua

Askotariko “Antiu Xixona” hiru turroi tableta

”Delaviuda” txokolate kurruskarizko turroi tableta bat

Txokolatezko turroiz beteriko “Antiu Xixona” gozoak

“La estepeña” hojaldre txikien kutxa

Askotariko “El Santo” Gabon goxokien kutxa

“La estepeña” txokolate belga eta banillako mokadu kutxa

Askotariko “La casa” bonboi kutxa bat

Otarre hauen banaketa abenduaren 19an egingo da eguerdiko 13:30tan Arrasateko Herriko Plaza Nagusian, dena den hauek goizeko lehen orduetatik egongo dira erakusgai plazan.

Zorte on!!