Hemen zaude:

I. Ibai-Arte Argazki Lehiaketa

2010/06/02

Ibai-Artek Arrasateko merkataritza eta zerbitzuak islatuko dituen lehen argazki lehiaketa martxan jarri du

Ibai-Arte, Arrasateko Merkataritza eta Zerbitzu Elkarteak, lehen aldiz argazki lehiaketa bat antolatuko du. Lehiaketaren gaia Arrasateko merkataritza eta zerbitzuak izango direlarik.

Argazkiak aurkezteko epea datorren ekainak 7tik 28ra izango da eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkezteko aukera izango du. Ondoren, lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak www.ibaiarte.com web gunean ikusgai egongo dira eta bertan bozkatzeko aukera izango du edozeinek, uztailak 1etik 15era bitartean. Azkenik argazki bozkatuenak Arrasateko Harresi Aretoan erakusgai izango dira, uztailak 19tik 24ra, eta bertan epaimahaiak argazki irabazleak aukeratuko ditu.

Sariei dagokienez, argazki irabazlearen egileak 500 €ko erosketa txartela irabaziko du Ibai-Arteko saltokietan kontsumitzeko, bigarrenak, 300 €ko erosketa txartela eta hirugarrenak 200 €ko erosketa txartela. Horretaz gain, web gunearen bitartez bozkatzen duten guztien artean 100 €ko hiru erosketa txartel zozketatuko dira.

Informazio gehiago argazki lehiaketari buruzko atalean.

Argazki kamera baten objetiboa.

Argazki kamera baten objetiboa.