Hemen zaude:

I. Ibai-Arte Argazki Lehiaketaren azken emaitza

2010/07/22

I. Ibai-Arte Argazki Lehiaketak ez du azkenean irabazlerik izan, epaimahaiak horrela erabaki duelako eta sari guztiak hutsik gelditu dira

Ibai-Artek antolaturiko lehen argazki lehiaketako emaitza erabakitzeko epaimahaia bildu ondoren, azkenean, sari guztiak hutsik gelditzea adostu dute. Honen arrazoiak bi izan dira nagusiki, alde batetik, partehartzaileek orokorrean ez diotela gaiari ondo heldu eta bestetik argazkien kalitatea ez dela sari bat irabazteko neurrikoa izan. Gogoan izan behar da argazki lehiaketaren gaia Arrasateko merkataritza eta zerbitzuak zela.

Bestalde ordea, argazkiak web orriaren bitartez bozkatu zituztenen artean 100 €ko hiru erosketa txartel zozketatu dira eta honako hauek izan dira irabazleak:

  • Aitor Sasiain
  • Susana Vazquez
  • Leocadia Romero

Honenbestez, amaiera jartzen zaio I.Ibai-Arte Argazki Lehiaketari, nahiz eta emaitza ez den hasiera batean nahi eta espero zena, datorren urtean berriz ere egiteko asmoa du elkarteak.