Hemen zaude:

Ibai-Arte Gabonetako menua

2016/12/07

Gabonetarako Ibai-Artek menu berezi bat prestatu du ekimen ugarirekin: Gabonetako 100 otxaren zozketa, haur eta gazteentzako animazioa, tren txu-txua, erregeetako loteria banaketa, etab.

Alde batetik, aurreratu genizuen bezala, erosketak Arrasate Txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean Gabonetako 100 otzara zozketatuko ditugu. Otarre hauen banaketa abenduaren 23an egingo da eguerdiko 13:30tan Arrasateko Herriko Plaza Nagusian, dena den hauek goizeko lehen orduetatik egongo dira ikusgai plazan.

 

Bestalde, abenduaren 17an, haur eta gazteek disfrutatzeko animazioa jarriko da Sebero plazan, eguerdiko 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Bertan puzgarriak, Wipe Out probak, Zoro bira, trebetasun jolasak, jolas arruntak eta askoz gehiago aurkituko dira. Zain izango gara!! (Euria egiten badu ekimen hau bertan behera geratuko da).

 

Honez gain, heldu zein txikientzat abenduaren 22,23 eta 24an Ibai-Artek tren txu-txu bat jarriko du udalerrian biraka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00tara (24an arratsaldeko ordutegia 16:00etatik 19:00etara izango da). Ibilbidean zehar hiru geraleku izango dira jendea igo eta jaisteko: Biterin (abenduaren 22an “cerrajera”-ko erlojuan), Arimazubiko autobus geltokian eta Gipuzkoa Etorbideko autobus geltokian (Gasolindegi ondoan). Arrasate txartela erakutsita bidaia doakoa izango da, bestela 0,5€ ordaindu beharko da ibilbidea.

 

Eta gainera, Ibai-Arteko kide diren saltokiek Erregeetako loteria-txartelak oparituko ditugu bezeroek artean. Aurtengo zenbakia 46.788 da.

 

Azkenik, gogoratu zure erosketetan Arrasate txartela erabiliz gero fidelizazio sistema berrira atxikituta dauden saltokietan hurrengo erosketarako deskontuak izango dituzula. Gainera, Ibai-Arteko txartelarekin metatutako puntuekin lortutako Ibai-Arte erosketa baleak erabiltzeko azken eguna 2016ko abenduaren 31da. Aprobetxatu Ibai-Arteko saltokietan erabiltzeko aukera!

 

Badakizu, Arrasateko dendetan denetik eta guztiontzat!

k1

k1