Hemen zaude:

IBAI-ARTE-REN LEHENENGO UDABERRI-UDAKO AZOKA!!

2011/09/14

Merkemerkaua dator!!

Aurreko otsailean ospatu genuen merkemerkaua-ren 5. edizio berrituak izan zuen arrakasta kontuan izanik, aurrekotan ez bezala udaberri-udako azoka ospatzea erabaki dugu, 2011. Urte honetan seigarren edizio bat ospatuz.

 

Udaberri-Udako azoka Irailaren 17an ospatuko da etengabeko ordutegi handituarekin, goizeko 10:00etatik 21:00ak bitartean.

 

Merkatariak kalera aterako dira, aurreko edizioan bezain ondo hartuak izatearen ilusioarekin. Saltoki gehienek beraien erakusleiho aurrera aterako dituzte kalitatezko produktuak prezio murriztuetan Olarte, Otalora Lizentziaduna, Iturriotz, Garibai, Iturriotz eta Zerkaosteta kaleetan zehar. Bestalde, zentrotik urrun dauden saltokiak edota erakusleiho aurrean jarri ezin daitezkeenak Biteri plazan kokatutako karpetan jarriko dira.

 

Edizio honek, oraindik nobedade gehiago ditu. Izan ere, aurreko astean zehar Ibai-Arteko elkartekide diren saltokietan azokako mapak aurkitu ahal izango baitituzu, zeinetan parte hartzaileak zeintzuk diren ikusteaz gain hauen kokapena ere erraztuko zaizun.

 

Egun horretan, Arrasatearrek eta bisitari-turistek ehuneko 70 eta 80-ko deskontuak aurkitu ahal izango dituzte artikulu desberdinetan. Gainera, kaleetan zehar zein karpetan musika jarrita izango da egun osoan zehar.

Besteak beste, arropa, haur arropa, lentzeria, mertzeria, osagarri, opari, oinetako, lore etab.-etako aukerez gozatu ahal izango da.