Ibai-Arte txartela erabili eta hurrengo erosketarako opari txartelak eraman
2011/04/03
Apirilean zehar Ibai-Artek erosketa txartelak zozketatzen ditu!
Apirilaren 1etik 30era, Ibai-Artek bere bezeroen fideltasuna saritu nahi du hurrengo erosketetan trukatzeko opari txartelak oparituz.
Ibai-Arteko bazkide diren saltokietan txartela erabiltzen dutenen artean 4000€ zozketatuko dira opari txarteletan. Bezeroak momentuan bertan jakingo du saritua suertatu den ala ez. Bezeroak opari txartela saria egokitu zaion saltoki berean trukatu ahal izango du hurrengo erosketan.


