IBAI-ARTEK 100€-REKIN SARITZEN ZAITU
2011/06/01
Ibai-Artek 100 euroko erosketa-txartelak zozketatuko ditu ekainean zehar. Zozketan parte hartzeko Ibai-Arteko kide diren saltokietan Ibai-Arte txartelarekin egin behar dira erosketak, besterik ez
Horregatik, ekain honetan Ibai-Artek hamar bezero saritu nahi ditu. Zu izan zaitezke zorioneko bat eta oparitzen ditugun 100€-tako txartel bat tokatu dakizuke buruko minez ahaztu eta gainerako urtean bete ezin duzun gutizia bat eman.
Nola lor ditzakezu? Imajina dezakezun era errazenean. Zure erosketak ordaintzeko Ibai-Arte txartela erabilita! Bai, bai, hori bezain erraz.
Ekainean zehar, Ibai-Arteko bazkide diren saltokietan erosketak Ibai-Arteko txartelarekin ordainduz gero, txartel baten zozketan parte hartuko duzu. Beraz, joan zaitez 100€-ak non gastatu ondo pentsatzen…
Saltokian txartela datafonotik pasatzen duzun momentuan bertan jakingo duzu zorionekoa izan zaren. Horrela bada, erosketa tiketan irabazle egingo zaituen inskripzioa inprimatuko/irtengo da.
Zure saria 100€-ko txartelarengatik trukatzeko, uztailaren 2an, Maalako Arrabala 6 helbidean dagoen Rural Kutxako bulegoetara joan besterik ez duzu eguerdiko 12:00tan.
Aurreikusitako toki eta ordu horretan burutuko den ospakizunean 10 zorionekoei txartelak emango zaizkie.
Ibai-Artetik 100€-ak non gastatu pentsatzen has zaitezen animatu nahi zaitugu. Kide diren 163 saltoki dituzu, zeinetan produktuen barietate handia eta kalitatezko zerbitzuak aurkituko dituzun, besteak beste, loradendak; haur, gazte eta helduentzako moda dendak; jatetxeak; belar-dendak; elikadura saltokiak; lentzeriak; mertzeriak; gozotegiak; ile-apaindegiak; argazki dendak; osagarri dendak; optikak; lurrindegiak; dekorazioa; altzariak; …


