Hemen zaude:

IBAI-ARTEK AFALTZERA GONBIDATZEN ZAITU!!

2015/10/15

Urriaren 15etik azaroaren 21era bitartean, Ibai-Artek bere bezeroen fideltasuna saritu nahi du bi pertsonentzako 42 afari oparituz.

Urriaren 15etik azaroaren 21era bitartean, Ibai-Artek bere bezeroen fideltasuna saritu nahi du bi pertsonentzako afariak oparituz. Afari hauek Ibai-Arteko jatetxe hauetan izango dira:

 

  • Arteaga Landetxea
  • Hilarion
  • Hotel Mondragon
  • Hotel Santa Ana
  • Lora
  • Sara Merenderue
  • Txoko 2


Erosketak Arrasate txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean bi pertsonentzako 42 afari zozketatuko dira. Sariak ausaz aterako dira eta bezeroak ordainketa egiten duen momentuan jakingo du saritua suertatu den edo ez, erosketako tiketean sariaren mezua aterako baitzaio.

 

Afari txartelak azaroaren 21ean banatuko dira, eguerdiko 13:30etan Sebero Altube plazan. Saritutako baleak 2016ko otsailaren 29a baino lehen trukatu beharko dira, eta beharrezkoa izango da jatetxean lekua aldez aurretik erreserbatzea.

afariak

afariak