Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • IBAI-ARTEK BERTOKO PRODUKTU EKOLOGIKOAK ZOZKATUKO DITU

IBAI-ARTEK BERTOKO PRODUKTU EKOLOGIKOAK ZOZKATUKO DITU

2016/08/24

Abuztuaren 25etik irailaren 22ra bitartean bertoko produktu ekologikoz osatutako 75 JAKION sorta zozketatuko ditugu erosketak egiterako orduan bere Arrasate txartela erabiltzen duten bezeroen artean

Irailaren 16tik 22ra bitartean Merkataritzaren Aste Berdea ospatuko da, eta ildo horretatik doa irailean Arrasate txartelarekin burutuko dugun hurrengo promozioa.

Hori dela eta, abuztuaren 25etik irailaren 22ra bitartean bertoko produktu ekologikoz osatutako 75 JAKION sorta zozketatuko ditugu erosketak egiterako orduan bere Arrasate txartela erabiltzen duten bezeroen artean. Sorta kalitate handiko kontserbez osatuta dago, gure baserrietako lehengaiak erabilita, sasoiko fruta eta barazkiak osagai kimikorik gabe landu eta kontserba naturalak artisau eran egina.

Sariak ausaz aterako dira eta bezeroak ordainketa egiten duen momentuan jakingo du saritua suertatu den edo ez. Saria jasotzeko saritua suertatu den tiketak saltokiaren zigilua eraman beharko du.

Otzarak irailaren 22an banatuko dira, osteguna, iluntzeko 20:15etan Seber Altube Plazan.

Arrasateko Merkatariek ingurumenarekiko eta ekologiarekiko dugun konpromisoa oroitarazi nahi diegu gure bezeroei, hala nola bertako produktuak eta denboraldikoak kontsumitzeak duen garrantziaz kontzientziatzea. 

j

j