Hemen zaude:

IBAI-ARTEK MUXUAK ETA BESARKADAK BANATUKO DITU

2016/04/19

Apirilaren 18tik maiatzaren 7ra bitartean, Ibai-Artek bere bezeroen fideltasuna saritu nahi du muxu eta besarkadak oparituz.

Erosketetan Arrasate Txartela erabiltzen duten bezeroen artean Ibai-Artek muxuak eta besarkadak zozketatuko ditu.

Apirilaren 18tik maiatzaren 7ra bitartean, Ibai-Artek bere bezeroen fideltasuna saritu nahi du muxu eta besarkadak oparituz.

Hori dela eta, ondorengo hiru asteetan erosketak Arrasate txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean muxuak eta besarkadak zozketatuko dira. Zer ote? Berau sari banaketan emango da ezagutzera.

Sariak ausaz aterako dira eta bezeroak ordainketa egiten duen momentuan jakingo du saritua suertatu den edo ez, erosketako ticketean adieraziko baita muxua edo besarkada tokatu zaion.

Sari banaketa maiatzaren 7an egingo da eguerdiko 13:30etan Seber Altube Plazan.

ba

ba