Hemen zaude:

IBAI-ARTEK MUXUAK ETA BESARKADAK BANATUKO DITU

2016/05/06

Bihar, maiatzak 7, eguerdiko 13:30etan muxu eta basarkaden eta “Apain ezazu zure Lorontzia” I. Lehiaketaren sari banaketa egingo dugu

Dakizuen bezala apirilaren 18tik maiatzaren 6ra bitartean Ibai-Artetik muxu eta besarkadak zozketatu ditugu erosketetan Arrasate txartela erabili duten bezeroen artean.
Zer ote dira musu eta besarkadak? Laster jakingo dugu. Bihar, maiatzak 7, larunbata, argituko da guztia. Sari banaketa egingo dugu eguerdiko 13:30etan Seber Altube Plazan.
Aukera aprobetxatuz, “Apain ezazu zure Lorontzia” I. Lehiaketaren saria emango da. Ikusi ahal izan den bezala, Ibai-Arteko lorontzia duten saltokiek udaberri-uda gaitzat hartuta lehiaketan parte hartu dute bere lorontzia apainduz. Honek Arrasateko ingurugiroaren kalitatea eta udalerriaren itxura hobetzea izan du helburu. Elkartekideek maiatzaren 5 arte izan dute berain apainketa gustukoenagatik botoa emateko aukera eta botoen %33arekin Resusta-Karrikiri saltokiak irabazi du lehiaketa.

mb

mb