Hemen zaude:

IBAI-ARTEK ORTUA ETXERA ERAMATEN DIZU!

2011/04/30

Hau da Maiatzerako Ibai-Arte txartelaren kanpaina berriari sarrera ematen dion izenburua, Ibai-Artek berak antolatua.

 

Maiatzaren 1etik 31ra bitartean, Ibai-Arteko elkartekide diren saltokietan Ibai-Arte txartela erabiliz gero, baserritarren produktuengatik truka ditzakezun 5€-ko erosketa baleen zozketan parte hartuko duzu. Erosketa bale hauek, hileko hirugarren larunbatean ospatzen den “Baserritarren azokan” ezarritako saltokietan edo Arrasateko merkatuan dauden baserritarren saltokietan trukatu ahal izango dituzu uztailaren 31a bitartean.

 

Guztira, Ibai-Artek 300 erosketa bale zozketatuko ditu, hau da, 1.500€ baserriko produktuengatik trukatzeko.

 

 

maiatzeko promozioa

maiatzeko promozioa