Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • IBAI-ARTEK USTEKABEKO DESKONTUEN KANPAINA ANTOLATU DU BEZEROAK SARITZEKO

IBAI-ARTEK USTEKABEKO DESKONTUEN KANPAINA ANTOLATU DU BEZEROAK SARITZEKO

2010/11/16

Azaroaren 15etik abenduaren 15era bitartean, astean egun bat ausaz aukeratuko da, zeinetan kanpainara atxikita dauden saltoki guztietan burututako erosketa guztiek ustekabeko deskontuak izango dituzten

Ibai-Arte Txartelaren ekimenek aurrera jarraitzen dute, azken hilabeteetan Ibai-Arte Txartela erabiltzen dutenen artean 10 €-ko 400 sari zozketatzen ari dira eta datorren azaroaren 15etik abenduaren 15era bitartean, astean egun bat ausaz aukeratuko da, zeinetan kanpainara atxikita dauden saltoki guztietan burututako erosketa guztiek ustekabeko deskontuak izango dituzten. Erosketak egiteko momentuan bertan jakingo du bezeroak saritua suertatu den ala ez, datafonotik ateratzen den papertxoan agertuko baita deskontua erantsia.   

 

Ekimen honen bitartez Ibai-Arteko saltokiek beraien bezeroak saritu nahi dituzte, urte osoan zehar herriko txikizkako merkataritzarekiko agertzen duten fideltasunagatik.