Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Ibai-Artek zozketatutako zine sarrerek apirilak 30 arteko balioa dute

Ibai-Artek zozketatutako zine sarrerek apirilak 30 arteko balioa dute

2010/04/15

Gaizki ulertu baten ondorioz, joan den asteburuan zinera Ibai-Artek zozketatutako sarrerekin joan nahi izan zutenek ezin izan zituzten erabili. Arazoa konponduta, apirilak 30 arteko epea izango dute sarituek zinera joateko.

Joan den martxoak 31 arte Ibai-Artek Amaia Antzokirako zine sarrerak zozketatu zituen. Behin promozio hori amaituta irabazleek aukera zuten oraindik zine sarrera horiek erabiltzeko baina gaizki ulertu baten ondorioz azken egun hauetan sarrerak erabili nahi izan dituztenek ez dute horretarako aukerarik izan.

Ohar honen bitartez jakinarazten dugu saritutako zine sarrerak apirilak 30 arte izango direla erabilgarri Amaia Antzokian izango diren zine emanaldietan.

Era berean, barkamena eskatu nahi diegu azken egunotan sarituak izan arren zinera sarrera horiekin sartzerik izan ez dutenei eta datozen egunetan joateko gonbita luzatzen diegu.