IBAI-ARTErekin afaltzera!
2011/07/01
Uztailean zehar Ibai-Artek bi pertsonentzako 30 afari zozketatzen ditu
Hile honetan gure bezeroak zaintzen jarraitu nahi dugu, hauek saritzen eta herriko dendetan jartzen duten konfiantza eskertzen. Horregatik, Uztailean bi pertsonentzako 30 afari zozketatuko ditugu. Egin beharreko gauza bakarra saltokietan erosketak Ibai-Arte txartelaz ordaintzea da, orain artean egin bezala. Automatikoki, datafonotik ateratzen den tiketaren bitartez jakingo duzu saritua suertatu zaren. Bertan adieraziko zaizu baita ere, ondorengo jatetxeetatik zeinetan dastatuko duzun menu bikaina:
HILARION JATETXEA
HOTEL SANTA ANA
HAMA4 (Zerkaosteta)
TXOKO JATETXEA
ARTEAGA-LANDETXEA
Kanpaina uztailaren 1etik 31ra bitartean burutuko da. Aurreko urteetan egindako ekimen berbera egingo da aurten ere, orduan izandako harrera ona errepikatzeko asmoz. Sarituek, afariak aldez aurretik erreserbatuko beharko dituzte eta irailak 30 arte izango dute hori egiteko epea.
Eta gogoratu!
Zenbat eta erosketa gehiago egin zure Ibai-Arte txartela erabilita, orduan eta aukera gehiago izango dituzu!


