Hemen zaude:

LANDALUZE HARATEGIA GIPUZKOAKO 10 BITXIETAKO BAT

2013/12/02

Eskualdeko merkataritzaren ezaugarri diren balore, irudi eta prestigioa adierazten dituelako saritu du Gipuzkoako Bazkundeak Debagoieneko "10 bitxiak" sariekin.

Aurreko ostiralean, azaroaren 29an, XXI. Gipuzkoar Merkataritza Sariak banatu ziren Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan.

Edizio honetan, sariak Gipuzkoa osora gerturatzeko helburuarekin, parte hartzaileagoak eta gertuagokoak izan dira.  Horrela, "10 bitxiak" deituriko kategoriak Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenenak saritu ditu, hamar merkataritza bitxien mapa bat osatuz lurralde guztian zehar. Kategoria berri honek berezitasun bat du: sarituak eskualde bereko merkatariengatik hautatuak izan dira. Aurten saria elikadura sektorean zentratua egon da.

Eta  hautaketa honen emaitzak hauek izan dira: Deba Garaia eskualdekoek Arrasateko Landaluze Harategia saritu dute. Urola Garaiakoek Zumarragako Rueda Frutadenda. Debabarrena eskualdekoek Eibargo Oberena Harategia eta Bidasoaldekoek Irungo Solbes Gourmet saritu dute, Donostian BretxaOliva saritu duten bitartean. Donostialdean berriz, Astigarragako Mamen Janaridenda saritu dute eta Goierri aldean Segurako Ondarre harategia. Oarsoaldea eskualdean  Pasai Antxoko June Etxea saritu dute eta Tolosaldea eskualdekoek Tolosako Super Eko. Urola eskualdekoek, azkenik, Zarautzko Lukas Delicatessen saritu dute.

Eskualdeko merkataritzaren ezaugarri diren balore, irudi eta prestigioa  adierazten dutelako saritu dituzte merkatari hauek guztiak"10 bitxiak" sariekin.

Bestalde, Tolosako GKo enpresa komertziala izan da 2013ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria eskuratu duena. Garikoitz C. Muruak bideratzen duen GKo proiektua, disenatzaileen eta euskal sortzaile gazteen  produktuen salmenta sustatzeagatik izan da saritua  eta baita nazioartean lortu duen entzuteagatik ere. Une honetan bere bezero garrantzitsuenak Luxenburgokoak,  Holandakoak eta Ingalaterrakoak dira, eta horrez gain, Europa eta Latinoamerikako artista ezberdinen lana kudeatzen du. Bi kontinenteen arteko, proiektu eta esperientzia artistikoen topaketetan eta elkartrukean datza bere lana, Tolosako herriarentzat erakarpen puntu bat izanik. Aipatu beharreko beste ezaugarrietako bat berrikuntza da, GKo komertzio era berri bat da, pop-up izeneko komertzio bat da, une honetan munduan dagoen salmenta teknikarik berritzaileena.

Gipuzkoako Bazkundeak banatzen dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXI. edizioan, sari banaketa ekitaldia LABORAL Kutxak eta Euskaltelek patrozinatu dute eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Dinamizaziorako Bulegoen laguntza izan dute.