Hemen zaude:

LARUNBATEAN “ELKARTASUN EGUNA” ospatzen da!

2013/05/31

Elkartasun egunean hainbat ekintza antolatu dira: GKE desberdinak ezagutzeko aukera, IBAIARTE tonbola, bidezko merkataritza, "Arrasate Bizirik" taberna, ipun kontalaria, sambamaña, etab.

Larunbat honetan, Sebero Altube plazan egun guztian zehar HARREMAN GKE-ak urtero antolatzen duen XV-garren “Elkartasun Eguna”ospatzen da. Hainbat jarduera daude egun guztian zehar, bidezko Merkataritza, ANKUR-en aldeko tómbola IBAI-ARTEk babestua, GGKE-on erakusketa, Elkartasunezko mokadu begetariano eta ekologiko zerbitzua eta Arizmendi ikastolak antolaturiko jarduerak. Honez gain, egitarau zabala dago egun horretarako: txikientzako puzgarriak, Harizko Boskotea, Batukada “Sambamaña”, ipuin kontalari liluragarria: Non dago Lolo?, Herrixa dantzan, etab.

elkartasun eguna

elkartasun eguna