Hemen zaude:

MERKATARITZA BERDEAREN ASTEA

2013/09/18

Telazko poltsa berrerabilgarriak opari, kontsumo taldeko baserritarrek baserriko produktu ekologikoz osatutako 100 otzaren zozketa,...

Beste urte batez, iraileko hirugarren astean Udalak Mugikortasun Astea ospatuko du eta ekimen honekin batera Ibai-Artek, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak, Merkataritza Berdearen astea antolatu du irailaren 16tik 22ra bitarterako bezeroei Arrasateko merkataritzak garapen jasangarriarekin duen konpromisoa helarazteko.

 

Helburu horrekin eta aldi berean bezeroei bertako produktuak eta denboraldikoak kontsumitzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko asmoarekin, irailean Ibai-Arte txartelarekin egiten ari diren promozioan kontsumo taldeko baserritarrek baserriko produktu ekologikoz osatutako 100 otzara zozketatuko dira. Horrela, irailaren 1etik 20ra bitartean sariak banatuko dira eta otzarak irailaren 21ean banatuko dira, eguerdiko 13:15etan Seber Altube Plazan. Goiz horretan otzarak plazan bertan egongo dira erakusgai. Egun berean jasotzen ez diren otzarak elikagaien bankuari emango zaizkio.

 

Beste alde batetik, irailaren 16tik aurrera eta agortu arte, elkartekide diren edozein establezimendutan erosketak egindako bezeroen artean poltsa berrerabilgarriak banatuko dira, beste behin ere erabiltzen diren plastikozko poltsen erabilera murriztu nahian.

     

Azkenik, Ibai-Artek Merkataritza Berdearen Asterako erakusleiho eta establezimenduak Merkataritza Berdearen ildoak jarraituz apaintzera animatu ditu bazkideak, elementu eta material birziklatuak, ekologikoak, “berdeak” deritzanak edo berrerabilitakoak erabiliz; erakusleihoetan salgai dituzten produktu ekologikoak edo etiketa berdedunak erakutsiz edo ezagutzera emanez, etab.

 

sv

sv