Hemen zaude:

MERKATARITZA BERDEAREN ASTEA

2014/09/12

Aurreko urteetan egin den bezala, Irailaren 16tik 22ra Ibai-Artek Merkataritza Berdearen Astea ospatuko du Arrasateko Udalak antolatzen duen Mugikortasun Astearen barnean txikizkako merkataritza eta zerbitzuek, jasangarritasun eta inguruarekiko duten errespetua erakusteko asmoz.

Helburu horrekin eta aldi berean bezeroei bertako produktuak eta denboraldikoak kontsumitzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko asmoarekin, Ibai-Arte txartelarekin Arrasateko baserriko produktuen azokan parte hartzen duten baserritarren produktuz osatutako 100 otzara zozketatuko dira irailean. Horrela, irailaren 1etik 19ra bitartean sariak banatuko dira eta otzarak irailaren 20an banatuko dira, eguerdiko 13:15etan San frantzisko eliza inguruan. Goiz horretan otzarak erakusgai egongo dira. Egun berean jasotzen ez diren otzarak elikagaien bankuari emango zaizkio.

aa2

 Beste alde batetik, irailaren 16tik aurrera eta agortu arte, elkartekide diren edozein establezimendutan erosketak egindako bezeroen artean poltsa oxobiodegradableak erabiliko dira, denboran degradatu egiten diren poltsak. Poltsa hauek gainera, “Arrasaten erosi!!” lema daramate.

     

Azkenik, Ibai-Artek Merkataritza Berdearen Asterako erakusleiho eta establezimenduak Merkataritza Berdearen ildoak jarraituz apaintzera animatu ditu bazkideak, elementu eta material birziklatuak, ekologikoak, “berdeak” deritzanak edo berrerabilitakoak erabiliz; erakusleihoetan salgai dituzten produktu ekologikoak edo etiketa berdedunak erakutsiz edo ezagutzera emanez, etab.

 

Beste behin, Ibai-Arteren eskutik eta Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, mota guztietako ekintzaz dator Merkataritza Berdearen VI. Aste hau.