Hemen zaude:

MERKATARITZA BERDEAREN ASTEA IRAILAREN 16tik 24ra

2011/09/14

Ibai-Artetik, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkartetik, Merkataritza Berdearen Astea antolatu dugu hirugarrenez, irailaren 16tik 24ra bitartean ospatuko dena, aurreko urteetan lortutako arrakasta errepikatzeko nahiarekin.

Aurreratu genuen bezala, irailaren 1etik 16ra erosketak egiteko 100 orga zozketatuko ditugu Ibai-Arteko kide diren saltokietan erosketak burutu dituztenen artean.

 

Baina Merkatari eta Zerbitzuek ingurugiroarekiko eta jasangarritasunarekiko duten konpromisoa berretsi nahian antolatu dugun aste honetan, ez da ospatuko den ekintza bakarra, programa zabala antolatu baitugu.

 

  • Irailak 16, Ostirala.

BIRZIKLAPEN TAILERRAK

Txatxilipurdiren eskutik, birziklaturako materialekin diru-zorroak egitea eta sormen tailerrak.

Seber Altube Plazan 17:00etan

 

  • Irailak 17, Zapatua.

 MERKEMERKAUA 2011

Udaberri-Udako beherapenen azoka ospatuko da goizeko 10:00etatik 21:00tara Arrasateko kaleetan zehar (Garibai Etorbidea, Zerkaoskteta, Juan Carlos Guerra, Olarte, Otalora lizentziaduna, Zarugalde eta Iturriotz) kokatuko diren saltokietan eta Biteri plazan kokatuko diren karpetako saltokietan.

 

KALE IKUSKIZUNA

“En clave de Sol: enchufados al sol”, energia berriztagarriak erabiliz sortutako musika ikuskizuna da.

Seber Altube Plazan 17:00etan.

 

  • Irailak 24, zapatua.

 100 ORGEN BANAKETA

Erosketak egiteko 100 orgen zozketan sarituak suertatu direnak orgak jasotzeko aukera izango dute.           

Seber Altube Plazan 13:15etan

 

Beraz, Ibai-Arteren eskutik eta Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, mota guztietako ekintzak ditugu Merkataritza Berdearen III. Aste honetan.