Hemen zaude:

MERKATARITZA BIKAINA BULTZATZEN

2012/12/17

Arrasateko Intersport Loramendi Debagoienean Q urdina eskuratzen lehena.

Bihar, hilak 18, 17:00etan Kursaal Batzar Nagusian Merkataritza Bikaina Aintzatespenak banatzeko ekitaldia ospatuko da eta bertan Arrasateko Intersport Loramendi komertzioa egongo da, Arrasaten lehen saltokia izan baita Q urdina “Bikaintasuna helburu” ziurtagiri hau lortzen, baita Debagoienean ere.

 

Ibai-Arte bazkide diren saltoki gehienek kalitate ziurtagiria lortzea bultzatzen ari da, saltokia merkataritzaren etengabeko hobekuntzan eta merkataritzarako emaitza hobeak lortzean murgiltzea erraztu eta sustatzeko asmoz. Horrela, azken urteetan Ibai-Arteko kide diren 27 saltokik UNE 175001 kalitate ziurtagiria eskuratu dutela azpimarra dezakegu. Hauez gain, 2012.urte honetan beste 8 elkartekide dira UNE ziurtagiria, “Bezeroari saltokian Arreta ematea”, eskuratzeko lanean dabiltzanak. Aldi berean, beste 15 saltoki “Bikaintasuna helburu” Qa eskuratzeko kalitatezko programaren erdiko mailan parte hartzen dabiltzala nabarmendu beharra dago.