Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • MERKEMERKAUA: ARRASATEKO STOCK AZOKA: 2017 UDABERRI-UDA

MERKEMERKAUA: ARRASATEKO STOCK AZOKA: 2017 UDABERRI-UDA

2017/09/01

Ibai-Arte merkatari elkarteak antolatuta Irailaren 8 (16:30-20:00) eta 9an (10:00-20:00) egingo da aurtengo udaberri-udako Mermemerkaua.

Aurten da lehen aldia Merkemerkaua ostiral arratsaldean kalera ateratzen dena, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara, etenik gabe.

 

Larunbatean ere, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, etenik gabe, azokaz gozatu ahal izango duzu sektore desberdinetako saltokietako produktuen deskontu handiez: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, etab.

 

Beraz, dendak kalera aterako dira beraien produktu eta eskaintzak herritarrei hurbilduz eta duten stocka kaleratzeko asmoz. Posible daukanak saltoki kanpoan jarriko ditu salgaiak eta ezin duenak, beste saltokien ondoan jarriko dira Olarte eta Biteri inguruetan.

 

Edizio honetan Arrasateko 33 saltokik aterako dituzte beraien produktuak deskontu handiekin kalera. Ikusi parte-hartzaileak eta kokapena.

 

Ezin duzu galdu!! Izan zaitez lehena deskontuez aprobetxatzen!!