Hemen zaude:

Merkemerkaua badator!!

2012/09/10

Irailaren 15ean, Ibai-Artek, udaberri-udako merkealdi azoka ospatuko du.

Uda osterako motorrak berotzen joateko hemen dakarkizu irailaren 15erako aparteko plan bat!

Arrasaten udaberri-udako beherapen azoka ospatuko da, merkemerkauaren zortzigarren edizioa. Azokaren ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30ak artekoa izango da, jarraia.

 

kartela

Edizio honetan parte hartuko duten 34 saltokiak kalera irtengo dira. Azken edizioetan bezala, kokaleku desberdinak izango dira, batzuk beraien saltoki aurrean kokatuko dira, besteak saltoki taldeak sortuko dituzte elkarrekin jarrita. Parte hartzaileak eta beraien kokalekuak ondorengoak dira: 

 

SALTOKI AURREAN:

1.      Josle

2.      Loramendi Kirolak

3.      Oskarbi

4.      Tamayo

5.      Zubia

6.      Itxaso

7.      Mabel

8.      Ttikitto

9.      Udalaitz

10.  Azul oscuro casi negro

11.  Artz

12.  Koro Zabaleta

13.  Garraxi

14.  Nothing Without

15.  Lore lurrindegia

16.  Tipi-Tapa

17.  Pissa

18.  UME

19.  Lilura

HERRIKO PLAZAN:

20.  Haurtxoa

21.  Luko

22.  Txuri-Beltz

23.  Biotika parafarmazia

24.  Resusta-Karrikirri

25.  Bitxori ileapaindegia

26.  Gili-gili

27.  Merche

28.  Kapikua

29.  Oihal

30.  Txuntxurunberde

 

MAALAN:

31.  BC

 

OLARTE KALEAN ZEHAR:

32.  Kili-Kolo

33.  Sikol

34.  Beinke

 

 Horrela, beraien saltoki aurrean kokatzeko arazoak dituztenek edo/eta zentrotik urruti daudenentzat, estalpetan jarriko diren kokaleku bat zehaztu da: Herriko plaza.

kokapena

Edizio honetan ere diptiko informatiboak izango ditugu, azokari buruzko informazioa zehaztuz, ordutegiarekin, programazioarekin, saltokien kokalekuekin, etab.

 

Egun honetan kaleak animatzeko, egun guztian zehar musika izateaz gain kale animazioa izango dugu. Hau da kale animazioaren programazioa:

 

11:30-13:30 Trikitilariak

17:00-18:30 Erraldoi eta Kilikien konpartsa

18:30-20:30 Trikitilariak

 

Azokan, herritar zein bisitariek %70 edo %80ko deskontuak aurkitu ahal izango dituzte artikulu desberdinetan. Hauen artean, emakumezkoentzako, gizonezkoentzako eta haurrentzako moda: lentzeria-mertzeria; osagarriak; oinetakoak; ile-apaindegiak; parafarmaziak; etab.

kartela

kartela