Hemen zaude:

MERKEMERKAUA, BERRIRO MARTXOAREN 12AN!!

2016/03/09

Bezeroen eskakizunei jarraiki, eta larunbat honetan eguraldia lagun izango dugulakoan, Ibai-Artek udazken-neguko ezohiko merkealdi azoka bat ospatuko du berriz larunbat honetan, martxoaren 12an.

Oraingo  honetan, Arrasateko 27 saltokik aterako dituzte beraien produktuak prezio murriztuetan kalera, besteak beste: Artz, BC, Bea Lentzeria, Beinke, Elkoro bisuteria, Garraxi, Haurtxoa, Intersport Loramendi (Garibai), Intersport Loramendi (Maiatzaren 1 plaza), Itxaso, Josle, Kapikua, Korrikan Trail, LE&PA, Luko, Mabel, Maitia, Oskarbi (Erdiko kale), Ouka, Pissa, Sikol, Tipi-Tapa, Ttikitto, Txuntxurunberde, Txuri-Beltz, Ume eta Zubia.

Beraz, larunbatean saltokiak kalera aterako dira berriz ere denboraldiko produktuak prezio oso murriztuetan saltoki aurrean eskainiz, besteak beste: Olarte, Otalora lizentziaduna, Garibai etorbidea, Zarugalde, Erdiko kale, Mondragones, Maiatzak 1 plaza, Maalako errebala, Biteri plaza, Iturriotz. Goizeko 10.00tatik 20.00tara etenik gabe azokaz gozatzeko aukera izango da. Arrasatearrek eta bisitari-turistek deskontu handiez gozatu ahal izango dute emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan, …