Hemen zaude:

MERKEMERKAUA: Udaberri-Udako stock Azoka

2013/08/30

Irailaren 7an, 30 saltokitik gora kalera aterako dira beraien denboraldiko produktuak prezio oso murriztuetan eskainiz.

Azken urteetan bezala, datorren zapatuan, irailaren 7an, Ibai-Artek Udaberri-Udako stock azoka ospatuko du, Merkemerkauaren hamargarren edizioa.

Egun horretan, 30 saltoki inguru kalera aterako dira denboraldiko produktuak prezio oso murriztuetan saltoki aurrean eskainiz (maala, olarte, otalora lizentziaduna, garibai etorbidea, biteri etorbidea, zerkaosteta, erdiko kale,… kaleetan) edo karpa-guneak osatuz. Saltoki aurrean jarri ezin direnak edota erdigunetik urrun daudenak Herriko Plazan edo Olarte kalean kokatuko dira.

Parte hartzaileak Hajek izango dira:

-          Artz

-          Azul oscuro casi negro

-          BC (maala kalean, lehengo ceciaga saltoki aurrean)

-          Beinke (Olarten)

-          Biotika parafarmazia (Herriko Plazan)

-          Bitxori ile-apaindegia (Herriko Plazan)

-          Ekobai (Herriko Plazan)

-          Garraxi

-          Gili-Gili

-          Haurtxoa (Herriko Plazan)

-          Itxaso

-          Josle

-          Kapikua (maala kalean, lehengo ceciaga saltoki inguruan)

-          Kili-Kolo (Olarten)

-          Koro Zabaleta

-          Lilura

-          Loramendi Kirolak

-          Lore

-          Luko (Herriko Plazan)

-          Mabel

-          Markiegi

-          Merche (Herriko Plazan)

-          Nothing Without

-          Oskarbi

-          Pissa

-          Sikol (Olarten)

-          Tamayo

-          Tipi-Tapa

-          Troko

-          Ttikitto

-          Txuntxurunberde (Biterin)

-          Txuri-Beltz (Herriko Plazan)

-          Udalaitz

-          Ume

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30tara etenik gabe azokaz gozatu ahal izango da eta gainera, Arrasateko kaleak girotzeko kale animazioaz gain, kaleetan zehar eta karpetan musika jarrita egongo da egun osoan zehar. Eguneko kale animazioaren programazioa honakoa da:

11:00-13:00 Trikitilariak

17:30-19:00 Erraldoi eta Kilikien konpartsa

Azoka honetan, Arrasatearrek eta bisitari-turistek deskontu handiak aurkitu ahal izango dituzte artikulu desberdinetan. Besteak beste, emakume, gizon eta haur arropa, lentzeria, mertzeria, osagarriak, oinetakoak, para-farmaziak…

Hemen daukazu irailaren 7rako aparteko plan bat!