Hemen zaude:

MERKEMERKAUA. UDABERRI-UDAKO STOCK AZOKA ARRASATEN!

2015/07/28

Merkemerkaua badator!! Ibai-Artek antolatzen duen udaberri-udako stock azoka Irailaren 5ean ospatuko da etengabeko ordutegi handituarekin, goizeko 10:00etatik 20:30ak bitartean.

Merkemerkauaren hamalaugarren edizio honetan, saltokiak kalera aterako dira berriz ere denboraldiko produktuak prezio oso murriztuetan saltoki aurrean eskainiz (Olarte, Otalora lizentziaduna, Garibai etorbidea, Zarugalde, Erdiko kale, Mondragones, Maiatzak 1 plaza...kaleetan) edo karpa-guneak osatuz. Saltoki aurrean jarri ezin direnak edota erdigunetik urrun daudenak Biteri plazan edo Olarte kalean kokatuko dira.

Stock azokan parte hartuko duten 39 parte hartzaileak hauek izango dira:

Almacenes Arrasate

Arkupe Aholkularitza

Arte Leniz

Artz

BC

Beinke

Ekobai Informatika

Elkoro Bisuteria

Garraxi

Gili-Gili

Haurtxoa

Itxaso

Josle

Kapikua

Kili-Kolo

Korrikan trail

LE&PA

Lizarralde

Loramendi (Garibai)

Loramendi (Maiatzaren bata plaza)

Lore

Luko

Mabel

Markiegi

Merche

Oskarbi

Ouka

Peluquería Toñi y Sandra

Pissa

Resusta Karrikiri

Sikol

Tamayo

Tipi-Tapa

Troko

Ttikitto

Txuntxurunberde

Txuri-Beltz

UME

Zubia Oinetakoak

 

Azokan, Arrasatearrek eta bisitari-turistek deskontu handiez gozatu ahal izango dute emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan, etxeko dekorazioan...

Eguneko programazioa honakoa da:

          -10:00 Azoka irekiera

          -11:00-13:00 Sambamaña Batukada

          -17:30-19:00 Buruhandiak. Erraldoi eta Kilikien konpartsa

          -20:30 Azokaren itxiera

 

Arrasateko kaleak girotzeko kale animazioaz gain, kaleetan zehar eta karpetan musika jarrita egongo da egun osoan zehar.

Uda osterako motorrak berotzen joateko hemen dakarkizugu irailaren 5erako aparteko plan bat!