Hemen zaude:

MerkeMerkaua. Udazken-Neguko stock Azoka

2014/02/17

Datorren zapatuan, otsailak 22an, Ibai-Artek udazken-neguko stock azoka ospatuko du eta 35 saltoki kalera aterako dira.

Azken urteetan bezala, datorren zapatuan, otsailaren 22an, Ibai-Artek Udazken-Neguko stock azoka ospatuko du, Merkemerkauaren hamaikagarren edizioa.

Egun horretan, 35 saltoki aterako dira kalera denboraldiko produktuak prezio oso murriztuetan saltoki aurrean eskainiz (maala, olarte, otalora lizentziaduna, garibai etorbidea, biteri etorbidea, zerkaosteta, erdiko kale,… kaleetan) edo karpa-guneak osatuz. Saltoki aurrean jarri ezin direnak edota erdigunetik urrun daudenak Herriko Plazan, Biterin edo Olarte kalean kokatuko dira.

Parte hartzaileak Hauek izango dira:

-Arkupe asesoria

-Artz

-Azul Oscuro Casi Negro

-BC

-Beinke

-Ekobai

- Elkoro bisuteria denda

-Garraxi

-Haurtxoa

-Itxaso

-Josle

-Kapikua

-Kili-kolo

-Koro zabaleta

-Loramendi kirolak

-Lore

-Luko

-Mabel

-Markiegi

-Merche

-Nothing Without

-Oskarbi oinetakoak (erdiko kale)

-Pissa

-Portaloi optika

-Resusta Karrikiri

-Sikol

- Sustrai frutadenda

-Tamayo

-Tipi-tapa

-Troko

-Ttikitto

-Txuntxurunberde

-Txuri-Beltz

- Udalaitz

- UME

- Zubia

Azoka honetan, Arrasatearrek eta bisitari-turistek deskontu handiak aurkitu ahal izango dituzte artikulu desberdinetan. Besteak beste, emakume, gizon eta haur arropa, lentzeria, mertzeria, osagarriak, oinetakoak, optikak, aholkularitzak, fruta dendak,…

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00tara etenik gabe azokaz gozatu ahal izango da eta gainera, Arrasateko kaleak girotzeko kale animazioaz gain, kaleetan zehar eta karpetan musika jarrita egongo da egun osoan zehar. Eguneko programazioa honakoa da:

     10:00 Azokaren irekiera

     11:00-13:00 Beriba Samba Eskolako Batukada

     17:00-19:00 Buruhandiak. Erraldoi eta Kilikien konpartsa

     20:00 Azokaren itxiera

Hemen daukazu otsailaren 22rako aparteko plan bat!

 

mm 2014

mm 2014