Hemen zaude:

OSPATU GABONAK IBAI-ARTEREKIN

2014/12/05

Gabonak jada hemen dira eta 2014. urtea amaitzear egonik, Ibai-Artek, urteko dinamika jarraituz, garai zoriontsu eta berezi hau ere bere bezeroekin ospatu nahi du hainbat ekimen antolatuz. Hona hemen Gabonetako kanpaina...

Aurten, beste behin, udalerria girotu eta Gabon giroa emate aldera kaleak argiztatu ditu Gabonetako argidun bola eta errezelekin saltoki, fatxada, balkoi, etab. apainduz. Horrez gain, Ibai-Arteko lorontziak ere pazko loreekin apaindu dira Gabon giroarekin bat egiteko.

1

Gainera, azken urteetan izan duen harrera eta arrakasta ikusita, beste behin ere Ibai-Arteko kide diren saltokietan edozein erosketa egiten dituzten bezeroen artean Erregeetako loteria-txartelak oparituko dira. Aurtengo zenbakia 72.608 da.

2

Honez gain, ume eta gazteentzako animazioa jarriko da Abenduaren 13 eta 20an, larunbatetan, eguerdiko 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara Biteri Plazan. Bertan tibetar zubien zirkuitua tirolinarekin, argi ibili eta salto egin zirkuituarekin; penduluarekin, puzgarriekin; joko ludikoekin; super-jumping-arekin, futbolin erraldoiarekin, etab.-ekin gozatu ahal izango da. Ume eta gazteek ere goza dezakete Arrasaten egun hauetan. Honekin, edade guztietako haur eta gazteak Gabon garaiko egun hauetan Arrasaten disfrutatzea nahi da.

3

Eta txartelaren promozioaz jarraituz, abenduaren 20a bitartean, Gabon garaietako kalitatezko produktuez osatutako 100 otzara zozketatzen jarraituko da Ibai-Arteko txartelarekin elkarteko bazkide diren saltokietan egindako erosketa guztien artean. Otzarek duten edukia ondorengoa da:

Cava “CODORNIU CLÁSICO Brut Nature” 2 botila

“Viña Eguia” 2007ko Arabar Errioxako ardo onduaren 2 botila

“René Barbier Petillan” ardo gorri pindartsuaren botila

“Albéniz” ardi-gazta erdi-helduaren 2 zati kutxatilan

“IBEDUL” txorizo ezkur- iberiar bat 

“IBEDUL” saltxitxoi ezkur-iberiar bat  

“Asensio” pikillo piper osoen lata bat

“Celorrio” zainzuri flasko bat

”Dole” Anana lata bat

“Celorrio” fruten anfora pote bat

“Zubia” antzar mousse tarrina bat

Askotariko “Antiu Xixona” hiru turroi tableta

”Delaviuda” txokolate kurruskarizko turroi tableta bat

“Soto Segura” mazapan kutxa bat

“La estepeña” hojaldre txikieni kutxa

“El Santo”  zapore askotariko aukera kutxa

“Dulceestepa” almendra goxo kutxa

“E. Moreno” bonboi kutxa bat

Otarre hauen banaketa abenduaren 20an egingo da eguerdiko 13:30tan Arrasateko Herriko Plaza Nagusian, dena den hauek goizeko lehen orduetatik egongo dira erakusgai plazan.

Zorte on!!

4

Gainera, nobedade gisa,  urtea guztiontzako cava-rekin bukatuko du Ibai-Artek. Gabon Zahar egunean, hau da Abenduaren 31an, urtea ongi bukatzeko cava kopa batekin goxatu ahal izango dute bezeroek eguerdiko 12:00etatik aurrera Ibai-Arteko kide diren saltokietan.

 

 

 

 

 

 

5

5